Albistea entzun

Euskal iheslarien bizipenak, egoera «konpontzeko»

Idazleak, atzo.
Idazleak, atzo. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko maiatzak 12

IRUÑEA. «Nor dira silueta beltz horien atzeko pertsonak? Zenbat urte dira itzal bihurtu zirela?». Galdera horiei erantzun diete Jaione Dorai eta Ernesto Prat idazle eta iheslari ohiek Txalaparta argitaletxearekin emaniko Bestaldean liburuan. Atzo aurkeztu zuten saiakera, Iruñeko Karrikiri elkartean.

1960tik 2010era bitartean 3.000 euskal herritar inguruk ihes egin zuten beren sorterritik, eta nork bere bideari ekin zion, askotariko baldintza, garai eta tokitan. Iheslari horietako batzuei ahotsa eman diete liburuan: «Noizbait iheslari guztien egoera konponduko bada, ezinbestekoa baita bizi izandakoak ezagutzera ematea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Josu Retolaza, artxiboko irudi batean. ©EUSKAL MEMORIA FUNTSA

Hiltzear zela utzi zuten aske

Maddi Ane Txoperena Iribarren

35 urte beteko dira gaur Josu Retolaza euskal preso ohia minbiziak jota hil zenetik. 33 urte zituen. Kartzelan atzeman zioten gaitza, eta aitzinatua izan arte ez zuten libratu.

Josu Urrutikoetxea, 2020an, Parisen, BERRIArentzat ateratako argazki batean. ©Eñaut Castagnet

Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketarako data jarri dio Josu Urrutikoetxeari: 2024ko urtarrila

Maddi Ane Txoperena Iribarren

1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua leporatuta epaituko dute, urtarrilaren 9an, 10ean eta 11n. 2.354 urteko kartzela zigorra eskatuko diote.

Pedro Sanchez, gaur goizeko saioan, Espainiako Kongresuan. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Sanchezek ukatu egin du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Pegasus softwarea dutela

Iosu Alberdi

Kataluniako Gobernuarekin eta ERCrekin hitz egiteko prest agertu da.

Gure Esku-ren aurkezpena Baionan ©Berria

Pirinioetako Bidean parte hartzera deitu dute Baionan

Ekhi Erremundegi Beloki

Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek babestu du Gure Esku-k Kataluniako beste plataforma batzuekin batera antolatutako ekimena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...