EAk urriaren 25ean egingo du alderdiko idazkari nagusia aukeratzeko bozketa

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Eusko Alkartasunako hauteskunde primarioak kudeatu behar dituen Hauteskunde Antolaketa Batzordeak atzo zehaztu zituen prozesu horretako datak: irailaren 30ean, afiliatuei jakinaraziko diete zer hauteskunde erroldatan dauden, eta urriaren 14an izendatuko dituzte hautagaitzak. Urriaren 15etik 24ra bitartean kanpaina egingo dute, eta 25ean izango da idazkari nagusia aukeratzeko bozketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA