Sinn Feineko Andersonek ezin du Bruselan segitu

Martina Anderson. PAUL MCERLANE / EFE.
2020ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESTRASBURGO. Sinn Feinek eurodiputatu bat lortu zuen iaz Ipar Irlandan Europako Parlamenturako hauteskundeetan: Martina Anderson. Aurreko legegintzaldian ere egon zen legebiltzarrean, eta zazpi urte osatu ditu denera. Atzo egin zuen azkeneko hitzaldia, brexit-aren eraginez kargua utzi beharko duelako urtarrilaren 31n. Gogor jo zuen Erresuma Batuaren aurka: «Ipar Irlandako herritarren borondatea ez errespetatzeagatik botako naute Europako Batasunetik». Parlamentuak ebazpen bat onartu zuen Ostiral Santuko akordioak babesteko, eta bertan dago jasota Ipar Irlandako bizilagunek aukera daukatela irlandarrak direla esateko. Brexit-ak ez lieke eragingo horregatik, baina Erresuma Batuko auzitegiek ebatzia dute Ipar Irlandako herritarrak ez direla irlandarrak, ingelesak baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.