Erdoganek muga zabalik mantentzea erabaki du

2020ko martxoaren 12a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ISTANBUL. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak muga zabalik mantentzea erabaki zuen atzo: «Europara joatea nahi zutenak ez atxilotzea erabaki genuen. Jaten eman genien, eta jantzi egin ditugu. [EBk] txantxetan ari ginela uste zuen, baina orain ikusten du ez dela horrela». Europako Batasunak eta Turkiak duela lau urte errefuxiatuen exodoa eragozteko sinatuta akordioa kolokan dago. Astelehenean itunaz aritzeko prozesua hitzartu zuten aldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA