EAren primarioak errepikatzeko agindua, ezbaian

2022ko abenduaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. EAren primarioak errepikatzeko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, tramiterako onartu baititu. Beraz, baliteke errepikatzeko agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia baliogabetzea. Azaroaren 20an, ezohiko XIV. Biltzar Nazionalak Eba Blanco hautatu zuen EAko idazkari nagusi. Aurretik ere horixe bera egin zuen biltzarrak, otsailean, baina alderdiko sektore kritikoak, Maiorga Ramirez buru dela, auzitara eraman zuen prozesua. Gasteizko auzitegiak aintzat hartu zuen kritikoen salaketa, eta primarioak berriz egiteko agindu zuen.

Blancok gogor salatu du, ohar batean, «alderdia txikitzen ari den sektore bat» badela. «Anbizio pertsonalarengatik ari da, Euskal Herrian denek dakiten moduan; honek ez du zerikusirik politikarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.