2019an baino %31 bidaiari gutxiago ibili dira Loiun

Hegazkin bat, Loiuko pistan. M.T. / EFE.
2022ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
LOIU. Hego Euskal Herriko aireportuak pandemia aurreko bidaiari kopurura gerturatu ezinda dabiltza. Iazko datuen aldean, igoera nabarmena da, baina, alderaketa 2019koekin eginez gero, tartea handia da. Aurtengo lehen lau hilabeteetako datuak kontuan hartuz gero, Loiuko aireportua (Bizkaia) erabili duten bidaiarien kopurua %31,4 murriztu da; Hondarribikoan (Gipuzkoa) %11,5ekoa da jaitsiera, eta Noaingoan (Nafarroa), %33,9koa. Foronda (Araba) da bidaiari gehiago izan dituen bakarra: %19,2.

Aurten, 1.130.000 bidaiari izan dira Loiun. Iaz baino %440 gehiago dira, baina, orduan, joan-etorriak egiteko mugak indarrean zeuden. Alderaketak 2019arekin egin behar dira, eta, orduko apirilari erreparatuz gero, aurten %19 bidaiari gutxiago egon dira. Apirilak bakarrik alderatuz gero, Hondarribiko aireportuak 2019an baino %4,6 bidaiari gehiago izan ditu, eta Noaingoak, %40 gutxiago.

Foronda da salbuespena. 58.000 bidaiari izan ditu, Noainek baino gehiago: 46.682. Azken urteetan, bien arteko aldea murritzen ari zen, baina Noain zen nagusi. 2019an, esaterako, Forondak 174.000 bidaiari izan zituen, eta Noainek, 243.000.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.