Mozambiken 13.000 desplazatu zenbatu dituzte
MAPUTO. IOM Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, Mozambikeko Cabo Delgado probintzian indarkeria areagotu izanak azken hiru asteetan 13.000 lagunek Pemba hiriburura ihes egitea eragin dute, tartean 5.900 haur inguruk. Jakinarazi zutenez, denbora tarte horretan 274 ontzi iritsi dira. Erakundeak kaltetuei laguntza emateko babesa eskaini zion gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu