MADRIL. PPk helegitea jarri zuen abortuaren 2010eko legearen aurka, eta helegite hori aztertzeko saioa zuen atzo Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Zazpi magistratuk eman zuten legearen aldeko eta PPren helegitearen aurkako botoa, eta lauk eman zuten kontrako iritzia. PPren helegiteak abortatzeko epeak jarri zituen jomugan, besteak beste, baina auzitegiaren ebazpenak ontzat eman du atal hori. Enrique Arnaldo bloke kontserbadoreko magistratua zen ebazpena idaztekoa, baina epaileen gehiengoak erabaki du lan hori Inmaculada Montalban ildo progresistakoak egitea orain.
2010eko legeak epe sistema bat du funtsean, haurdunaldiaren asteen araberakoa. Hala, 14. astera arte abortuak egiteko mugarik ez da; 22.era bitartean, amaren bizia edo osasuna arriskuan badaude soilik abortatu daiteke; 22. astetik aurrera, fetua bideragarritzat hartzen da, eta fetuak gaixotasun larri eta sendaezina badu edo jaiotzean heriotza eragingo dion arazoren bat badu soilik eten daiteke haurdunaldia.
Abortuaren legea onetsi egin du Auzitegi Konstituzionalak
PPk helegitea jarria zuen epeen arabera haurdunaldia etetea onartzen duen legearen kontra, baina atzera bota dute

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu