'Aquarius'-eko iheslari ia guztiak, asilorik gabe

Aquarius ontzia. EFE.
2020ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
MADRIL.Aquarius ontzia Valentzian (Herrialde Katalanak) porturatu zen 2018ko ekainean, 629 migratzaile zeramatzala, Mediterraneoan bueltaka ibili ostean —Italiak porturatzea debekatu zion—. Harrezkero, ordea, iheslari horietatik gehienak asilorik gabe daude, %94 inguru.

Zehazki, urte eta erdiko epean, 376k bete dute asiloa eskatzeko prozesua, baina agintariek soilik horietako 62 aztertu dituzte. Denera, lau migratzailek jaso dute asiloa, eta 50 ingururi eman diete ezezkoa, asilo estatusa jasotzeko legeak finkatzen dituen baldintzak ez dituztela betetzen argudiatuta.

Ontzia porturatu zenean, Frantziako Gobernuak laguntza eskaini zion Espainiakoari, iheslari batzuk hartzeko. 274 eskarik jaso zituen Parisek, eta horietako 80 onartu zituen, gehienak Sudangoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.