1.350 euroko isuna gizon bati, bi umeri eraso egiteagatik

Nafarroako Auzitegiak futbol entrenatzaile bat zigortu du, 10 urteko bi haur ipurdian eta zakilean jotzeagatik

2020ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Auzitegi Nagusiak 44 urteko gizonezko bat zigortu du 10 urteko bi umeri «tratu umiliagarria» emateagatik. Bi umeen futbol entrenatzailea zen gizonezkoa, eta entrenamenduaren ondoren dutxan biluzik zeudela baliatzen zen bi umeei eraso egiteko, haurrei «presa sartzeko aitzakiapean», auzitegiaren arabera. Auzitegiak zehaztu du gizonezkoak «zakilean eta ipurdian kolpeak» ematen zizkiela bi umeei eskuko hatzekin.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko fiskaltzak 16 urtez beherakoen aurkako sexu abusutzat hartu zuen hasieran auzia, baina azkenean «indarkeria arin» gisa kalifikatu du gertaturikoa, eta «tratu umiliagarritzat» erasoa. Irailaren 2an egitekoa zen auzia, baina, fiskaltzaren eta defentsaren artean akordioa eginda, 1.350 euroko isuna jarri diote gizonezkoari.

Erasotzaileak 300 euroko kalte ordaina eman beharko dio ume bakoitzari «kalte moralagatik», eta sei hilabetez ezingo du umeengandik 200 metrora hurbildu, ezta haiekin komunikatu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.