Konstituzionalak Kataluniako azken mozioa indargabetu du

Independentzia deklarazioa «bururatzeko» xedea agertu zuen parlamentuak. Auzitegiak ez du neurririk hartuko.

2018ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu zuen atzo Espainiako Gobernuak Kataluniako Parlamentuaren azken mozioaren aurka jarritako helegitea. Hortaz, behin-behinean indarrik gabe utzi du uztailaren 5eko adierazpena. Adierazpen horretan, besteak beste, iazko independentzia deklarazioa burutzeko helburua zuela esan zuen parlamentuak, eta 2014ko azaroaren 9ko helburu politikoak» betetzeko borondatea berretsi zuen. Hala ere, auzitegiak ez du neurririk hartuko mozioan parte hartu zuten alderdien ez politikarien aurka. Parlamentuak hogei eguneko epea du helegiteak aurkezteko.

Espainiako Gobernuak inpugnatu zuen mozioa duela lau egun, «konstituzioa eta Kataluniako Estatutua» defendatzeko. Pedro Sanchezek agintea hartu zuenetik Kataluniako erabaki baten aurka hartu duen lehen neurria izan da. Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak esan du «zuzenbidea gauza bat» dela, eta «politika, beste bat». Quim Torra Generalitateko presidenteak esan du «berri txarra» dela, baina hitz egiteko prest dago. «Ikusteko dago Estatua hitz egiteko prest dagoen edo PPren Gobernuaren bidea hartuko duen», adierazi du Torrak. Generalitateko presidenteak ez du positibotzat hartu kargurik ez aurkeztu izana, eta gaineratu du orain «legearen arabera» jokatzen dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.