Carles Puigdemonten aurkako atxilotze agindua berretsi dute

MADRID. Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak atzera bota ditu Kataluniako politikari erbesteratuen defentsarako abokatuek jarritako helegiteak, baita fiskaltzarenak ere, eta berretsi egin zituen atzo Kataluniako Generalitateko presidente izandako Carles Puigdemont eta Toni Comin eta Lluis Puigen aurkako akusazioak. Zehazki diru publikoaren erabilera okerra eta desobedientzia egozten diete. Aldiz, Clara Ponsatiri eta Marta Rovirari soilik desobedientzia. Presidente ohiaren eta bi kontseilari ohien kasuan ez bezala, Rovirak eta Ponsatik ez lukete espetxe zigorrik jasoko atxilotuak izanda ere. Modu horretan erbesteratuen aurkako akusazioak eta atxilotze aginduak berretsi ditu Llarenak.
Epaileak argudiatu zuenez, Europako parlamentari izateak eskaintzen dien immunitateak «babestu» egiten ditu Europan, baina ez Espainian. Gainera, ukatu zuen beste suplikatorio bat eskatu behar dela, haren esanetan erbesteratuek eurodiputatu agiriak jaso aurretik eman zelako atxilotze agindua.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.