Eskola kartaren neurriak salatu ditu Ikas Bik

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
BAIONA. Ikas Bi elkarteak mobilizazioak antolatu zituen joan den astean Irisarriko eta Mendibeko (Nafarroa Beherea) eskola publikoetan, eskola karta berriko neurriek sail elebidunari kalte egingo diotela salatzeko. Heldu den ikasturtean, bederatzi eskolatan gaindituko dute akademia ikuskaritzak gomendatutako ikasle kopurua, eta lau eskolatan maila ezberdinetako ikasleak nahasiko dituzte. Halaber, salatu dute ama eskolan irakaskuntza osoa euskaraz egin ahal izateko hiru eskolatako esperimentazio proiektuak «blokeatuak» izan direla. Ikas Bi guraso elkarteak hautetsiei dei egin die, akademiako zuzendariari «baliabideak» eman ditzala eska diezaioten. Bestalde, Lizeoko erreformarekiko ere «kezka» agertu dute, tokiko hizkuntzen irakaskuntza «erabat gutxietsita» geratuko delakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.