Pelosi Taiwanen izango dela zabaldu dute

2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
WASHINGTON. Nancy Pelosi AEB Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako presidentea Asian da bira bat egiteko, eta Japoniara, Hego Koreara, Malaysiara eta Singapurrera joatekoa da. Ez du baieztatu ez ezeztatu Taiwanen izango den; aldiz, CNN telebista kateak, eta Taiwango eta Txinako zenbait hedabidek atzo argitaratu zuten Pelosik uharte horretara bidaiatuko duela.

Komunikabide horiek AEBetako eta Taiwango gobernuetako funtzionarioak aipatuta eman zuten informazioa, baina ez ziren bat etorri Ordezkarien Ganberako presidentea noiz iritsiko den Taiwanera.

Bisita posible horretaz, Zhao Lijian Txinako Atzerri Ministerioaren eledunak ez zuen Pekinen erreakzioaren xehetasunik eman, atzo: «Itxarongo dugu, eta ikusiko dugu [zer egin]».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.