Alphonse Jean izendatu dute Haitiko presidente

2022ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
PORT-AU-PRINCE. Haitiko lehen ministro ohi Fritz Alphonse Jean herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuten atzo, Montanako Akordioa sinatu zuten erakunde politikoek eta gizarte zibilak egindako bozketan. Hala, Alphonse Jeanek hartu du Jovenel Moise presidente zenaren kargua; iazko uztailean tiroz hil zuten Moise, etxean zela. Halaber, senatari ohi Steven Irvenson Benoit behin-behineko lehen ministro hautatu zuten.

Gizarte zibilaren akordioaren sinatzaileek gobernu berria otsailaren 7an ezartzeko asmoa dutela adierazi zuten, Ariel Henry lehen ministroa buru duen gobernuak ezezkoa eman arren; izan ere, Henryk ez du aitortu Alphonse Jean herrialdeko agintari legitimotzat hauteskunderik egin gabe.

Hain justu, Henryk datozen hilabeteetan batzar konstituziogile bat antolatuko duela agindu du, horren bidez presidentetzarako eta parlamenturako hauteskundeak egiteko, urtearen amaieran. Henryk nazioarteko komunitatearen babesa jaso du berriki; Kanadako,AEBetako eta Frantziako gobernuenak, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.