Koronabirusa

13.000 lagun 'Inor Atzean Utzi Gabe' funtsen onuradun

Beatriz Artolazabal, atzo. ASIER BASTIDA.
2021eko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13.000 familiak baino gehiagok jaso zuten iaz Eusko Jaurlaritzaren Inor Atzean Utzi Gabe funtsean garatutako zortzi programaren diru laguntzak. Familia horietaz gain, beste 63.000 lagun izan ziren gizarte larrialdietarako laguntzen onuradun. Funts hori COVID-19aren ondorioz eratorritako bazterketa eta pobrezia egoerei erantzuteko sortu zuten, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko bazterketaren aurkako batzordean zenbait premia detektatu ondotik. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak atzo xehatu zituen Inor Atzean Utzi Gabe funtsetik sustatutako zortzi programen inguruko datuak: besteak beste, iaz, etxerik ez zuten pertsonak artatzeko Aterpeak programaren bidez, 1.635 pertsonari eman zioten arreta; 511 lagunek jaso zuten laguntza psikologikoa konfinamendu eta alarma egoeran, Adi programaren bidez, eta adikzioren bat zuten 832 laguni laguntza eman zieten Erdu programaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.