Bi errefuxiatu hil dira Libanoko kanpaleku batean izandako sutean

2023ko martxoaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BEIRUT. 31 urteko emakume bat eta haren 5 urteko semea hil ziren atzo Libanoko Ersal hirian dagoen kanpaleku batean piztutako sutean. Lau kanpadenda erabat erre ziren sutearen ondorioz. Azken urteetan, sute ugari piztu dira Libanon dauden behin-behineko kanpalekuetan, gehienetan argindar sarean izandako hutsengatik edo gas bonbonetako ihesengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.