Fuelez orbandutako hegaztiak hel daitezkeela abisatu dute

Adi egoteko esan dute hainbat taldek. Jaurlaritzak ez du atzeman orbana euskal kostara heltzeko arriskurik.

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONAN. Kostan fuelez orbandutako hegaztiak agertzeko arriskua dagoela abisu ematen ari dira hainbat erakunde. 200 tona fuel olio zeramatzan salgaien ontzi bat hondoratu zen lehengo asteartean Frantzian, Arroxela hiritik 300 bat kilometrora, eta hortik dator kezka. Eusko Jaurlaritzak esan du egoera aztertzen ari direla, eta ez dela atzematen fuel orbana euskal kostara ailegatzeko arriskurik. Equo Berdeak taldeak eta Surfrider fundazioak, ordea, datozen egunetan fuelez orbandutako hegaztiak hel daitezkeela azaldu dute: adi ibiltzeko. Equo Berdeak-ek Jaurlaritzari galdetu dio ea prest dituen halakoetarako protokoloak. Argibide eske, Elkarrekin Podemoseko —bertako parte dira berdeak— legebiltzarkide Jose Ramon Becerrak hainbat galdera erregistratu ditu Eusko Legebiltzarrean. Uztaritzeko (Lapurdi) Hegalaldia elkarteak ere boluntarioak eskatu ditu; hala jakinarazi zuten ostiralean. «Ehunka» hegazti hel daitezkeen susmoa dute haiek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.