Mozambiken 50 lagun hil dira ontzi bat hondoratzean

2020ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
MAPUTO. Mozambiken 50 lagun hil ziren iragan igandean, tartean hamar haur, ontzi bat hondoratu zenean. Estatu Islamikoak Mozambike iparraldean egindako azken erasoetatik ihesi joandako dozenaka desplazatu zihoazen itsasontzian, Carta de Moçambique atariak atzo jakinarazi zuenez.

Makalowe uhartearen eta Pangane herrixkaren artean jazo zen ezbeharra, ipar-ekialdeko Macomia barrutian, azken hilabeteetan indarkeriaren gorakadak gehien kaltetu dituen barrutietako batean. Atariak gehitu zuen 74 bidaiari zihoazela ontzian, eta Pemba hirira iristea zutela helburu, Cabo Delgado probintziako hiriburura.

OCHA Auzi Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoaren arabera, urriaren 16tik 29ra bitartean gutxienez 218 itsasontzi iritsi ziren Pembara, 11.280 pertsonarekin, eta horietatik ia erdiak haurrak ziren.

Herrialdeko eraso gehienak Al-Shabaab talde armatuak eginikoak dira, zeina Estatu Islamikoari lotuta dagoen. Azken urteetan milaka herritarrek ihes egin behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.