Ezkerrak Bernal aurkeztuko du senatari kargurako
IRUÑEA. Irailaren 19ra arteko epea dute Nafarroako Parlamentuko alderdiek Espainiako Senaturako hautagaiak aurkezteko. Ezkerrak Iñaki Bernal proposatuko duela jakinarazi zuen atzo, eta Geroa Baik ez du oraindik jakinarazi nor aurkeztuko duen. Bi horietakoren bat izango da senatari, bi alderdi horien artean akordioa badago, bestela, Navarra Sumak eskuratuko du aulkia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu