Sei preso Euskal Herriratu, eta bat hurbilduko dute

Sareren martxa, Bilbon. A. LOIOLA / FOKU.
2021eko irailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Espainiako Gobernuko Espetxe Erakundeek jakinarazi dute sei euskal preso Euskal Herriratuko dituztela eta beste bat hurbilduko dutela. Basauriko espetxera ekarriko dituzte lau preso. Asier Rodriguez da horietako bat; Sorian dago, 260 kilometrora, eta 2025ean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Ibai Aginaga ere presondegi berera eramango dute, El Duesotik (170 km); 2017an bete zituen hiru laurdenak. Guillermo Merino, berriz, Zaragozatik (345 km) eramango dute Basaurira; 2019an bete zituen hiru laurdenak. Era berean, Jose Angel Lerin ere Basauriko kartzelara ekarriko dute; hura ere Zaragozan dago preso.25 urteko zigorra betetzen ari da. 2025eko ekainean beteko ditu hiru laurdenak.

Beste bi preso, berriz, Zaballara ekarriko dituzte. Jon Etxeberria da bat; El Dueson (170 km) zegoen orain arte. Iosu Ordoñez ere espetxe berean izango da, Topastik (460 km) Euskal Herriratuta. Azkenik, Imanol Miner Dueñastik El Duesora gerturatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.