Khanen kontrako mozioa egitea agindu du Gorenak

2022ko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ISLAMABAD. Pakistango Auzitegi Gorenak ebatzi du Imran Khan herrialdeko lehen ministroaren aurka aurkeztutako zentsura mozioa bozkatzea, eta, hortaz, parlamentua berrezarri du. Bozketa bihar da egitekoa. Magistratuen arabera, Khanek mozioa blokeatzeko hartutako erabakiak konstituzioaren kontrakoak izan ziren.

Oposizioko taldeek era bateratuan aurkeztu zuten mozioa, eta, ganberan gehiengoa dutenez, espero zitekeen bozkatua eta onartua izango zela. Baina, mozioak atzerriko konspirazio bati erantzuten ziola ziurtatuta, joan den igandean parlamentua desegin zuen ganberako presidenteorde eta alderdikide Qasam Surik, eta lehen ministroa bozetara deituko zuela iragarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.