%3,8ko soldata igoera indarrean dauden itunetan

2022ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Iaz baino gehiago hazten ari dira soldatak, baina inflazioaren azpitik daude oraindik ere. Lan Harremanen Kontseiluaren azken datuen arabera, apirilera arte batez beste %3,79ko igoera zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean zeuden lan hitzarmenek. Bada alderik, ordea, hiru lurralde horietan egindako itunen eta Espainian sinatutakoen artean: %4,92ko igoera dute lehenek, eta %2,19koa Espainiakoek. Soldatak Gipuzkoan hazi dira gehien (+%6,11), lurraldeko hitzarmen nagusiak, metalekoak, abenduko KPIaren araberako igoera finkatu zuelako (%6,5, Espainian).

Aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sinatutako hitzarmenetan, berriz, soldata igoera %3,02koa da.

Negoziazio kolektiboa motel doa aurten ere. Urteko lehen lau hilabeteetan 20.000 langilek eguneratu dituzte lan baldintzak, eta dagoeneko 177.819 dira, soldatapekoen %29,5. Ituna luzatuta edo berritzen dute gehienek (%61,1), eta %9,4k iraungita dute beren lan hitzarmena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.