Hamalau etorkin hil dira itota, Tunisiatik gertu, haien ontzia hondoratu ostean
TUNIS. Gutxienez hamalau migratzaile hil ziren herenegun gauean, itota, haien itsasontzia hondoratu ondotik, Tunisiako kostaldetik gertu, herrialde horretako agintariek jakinarazi zutenez. Kostazainek ontzi horretan zihoazen 54 pertsona erreskatatu zituzten. IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak emandako datuen arabera, urtea hasi denetik gutxienez 285 etorkin hil dira itota Mediterraneo itsasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu