Etxerat-ek salbuespenen bukaera nahi du

2023ko otsailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Etxerat elkarteak deituta, mobilizazio ugari egin dituzte Euskal Herriko zenbait hiri eta herritan. Elkarteak adierazi du sakabanaketaren behin betiko amaiera atarian dagoela, baina nabarmendu du lan egin behar dela gainerako salbuespen politikak ere atzean uzteko: «Urruntzearen amaierarekin gure herriak bizi izan duen etapa latz bat itxiko dugu, eta beste bati ekingo diogu».

Etxerat-ek adierazi du euskal presoen Euskal Herriratzea eragile politiko eta sozialen zein «euskal gizartearen mobilizazioari» esker lortu dela. Hala, salbuespena amaitzeko akordioak bilatzen jarraitzearen alde egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.