Biktimen elkarteak ados 'Herenegun' atzeratzearekin

Jonan Fernandez, atzo.
Jonan Fernandez, atzo. J. F. / FOKU

Berria -

2019ko urtarrilak 26
GASTEIZ. Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak ohiko bilera egin zuen atzo, Lehendakaritzan. Eusko Jaurlaritzako Bizkidetza idazkari Jonan Fernandezek bezperan iragarri bezala, azalpenak eman zizkieten bertan biktimen elkarteei, Herenegun programarekin gertatu denaren inguruan, eta Elkarrizketarako proposamena Herenegun material didaktikorako jasotako ekarpenen inguruan izeneko dokumentua eman zieten. Horrekin abiatu zuten, hain zuzen, elkarrizketa prozesu hori bera.

Atzoko bilerara joandako biktimen elkarteek begi onez ikusi zuten Herenegun programa atzeratu izana. AVTko Miguel Angel Folguerak esan zuen «inpresio positiboarekin» irten zela bileratik, lortu dutelako «denbora» inplikatutako agente ezberdinen arteko «kontsentsua» lortzeko. Coviteko Ines Gabiriak ere ontzat eman zuen programa atzeratu izana eta Jaurlaritzak elkarrizketarako agertutako jarrera. Haiek programa «erabat» aldatzearen aldekoak direla esan zuen, «terrorismoa deslegitimatzeko». Fernando Buesa Fundazioko Eduardo Materok nabarmendu zuen guztien onerako dela «gelditu eta hausnartu» izana.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna