Albistea entzun

Motelago ari da hazten Nafarroako ekonomia

Berria -

2019ko abenduak 31

IRUÑEA. Motelaldia Nafarroara ere iritsi dela baieztatu du Nafarroako Estatistika Erakundeak. Urriaren amaieran aurreratutako datuak baieztatu ditu: 2019ko hirugarren hiruhilekoan, %2,5 hazi da Nafarroako barne produktu gordina urte arteko tasan, eta %0,4 hiru hileko arteko tasan. Urteko bigarren hiruhilekoan %2,8 eta %0,8 izan ziren tasak, hurrenez hurren.

Sektoreei dagokienez, gehien hazten ari direnak dira, hain zuzen ere, gehien moteldu direnak: zerbitzuen hazkundea %3,7tik %3,3ra igaro da, eta eraikuntzarena, aldiz, %3,5etik %3,2ra. Pattalago zebilen industria, baina, Volkswagenen eskutik, %1,3tik %1,5era handitu du hazkunde erritmoa.

Eskariari dagokionez, gastu publikoa erritmo bizian ari da hazten (%3,5), baina ez da nahikoa izan konpentsatzeko familien gastuaren jaitsiera nabarmena (%2,4tik %1,9ra) eta inbertsio motelagoa (%1,9tik %1,8ra).

Indar gutxiagorekin bada ere, Nafarroako ekonomia gai da enplegua sortzeko: %2,3 handitu da azken urtean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aurtengo sagardotegi denboraldiaren aurkezpenean, pitxerra sagardoz betetzen. ©JON URBE / FOKU

SAGARDOTEGIAK, TXINPARTA GALDUTA

Miren Mujika Telleria

Hasi berri da sagardotegi denboraldia, eta azken biak ekonomikoki eskasak izan baziren ere, begi onez begiratzen diote aurtengoari sagardogileek. Tentuz jokatu nahi dute, hala ere; egoerara egokituz. Horregatik, urtarrilaren 28aren zain daude, orduan erabakiko dira aurrera begirako urratsak.

 ©JULIO MUÑOZ / EFE
Alemaniako Gobernuko kideak, argazki baterako prestatzen, joan den ostiralean. ©CLEMENCE BILAN / EFE
Citiz auto-partekatu kooeratiben sareko auto batzuk. ©Citiz

Auto-partekatu kooperatiba sortuko dute Ipar Euskal Herrian

Iñaki Etxeleku - Iparraldeko Hitza

Nork bere autoa utzi kooperatibako autoak partekatzeko egitasmoa bidean jarri dute lau lapurtarrek. Elkartea udaberrian sortu eta lehen autoak 2023ko martxan nahi dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.