G7agatik 350.000 euroren ordainak emango dituzte

2019ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MIARRITZE. Agnes Pannier-Runacher Frantziako Ekonomia estatu idazkaria Miarritzen (Lapurdi) izan zen atzo, hainbat saltokitako jabeekin eta zenbait auzapezekin, eta agindu zuen 350.000 euroko diru sail bat izango dela eskuragarri «berehala», G7koen goi bilerak saltokietan eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Prozesua hamabost eguneko epean jarri nahi dute martxan, eta azaroaren 1erako amaituta egotea espero dute.

Bestalde, EH Baik G7koen aurkako kontragailurraren balorazioa egin zuen atzo, eta nabarmendu eragileen arteko harremanek «ekintza eta lan komunak garatzeko aukerak» ahalbidetu dituztela. «Errepresio gogorra»salatu zuten, eta «kapritxotzat» jo goi bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA