'Alan Kurdi' itsasontziak 44 migratzaile erreskatatu ditu Libiako kostan
VALLETA.Sea-Eye Alemaniako GKEak beste 44 migratzaile erreskatatu zituen atzo Mediterraneoan, eta Maltara eraman zituen. Migratzaile horiek Siria, Libia, Pakistan, Bangladesh eta Gineatik zetozen. Carlota Weibb Sea-Eyeko bozeramaileak esan zuen oso pozik zeudela berriz ere «leku eta momentu egokian» agertu zirelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu