Sei hilabeteko kondena G7koen garaiko atxilotuei

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
AKIZE. G7koen goi bileraren egunetan atxilotu zituzten bi pertsona atzo epaitu zituzten Akizeko (Landak) epaitegian. Bi akusatuei zazpi arau hauste egotzi dizkiete. Epaileak, ordea, hiru baizik ez ditu onartu, beste gertakarientzako «frogarik» ez zelako. Bi radar kontrolen gainean pintaketak egin izana eta ACAB idatzi izana frogatutzat jo zuen epaileak, eta sei hilabeteko zigorra ezarri die, gibelapenarekin; hau da, ez dute kartzelara sartu beharko, baldin eta bi urteko epean ez badute beste auziren bat. Horrez gain, 894 euroko isuna pagatu beharko dute, eta «herritartasun ikastaro» bat egin beharko dute.

Gertakariak abuztuaren erdialdean gertatu arren, G7koen aurkako protestetan parte hartu nahi izatea leporatu die Fiskaltzak. Abuztuaren 24tik 26ra bitartean batzartu ziren G7koak, Miarritzen (Lapurdi), Poliziaren kontrol handien artean. Defentsak salatu duenez, «auzia ez da alor politikora eraman behar», eta oroitarazi du «epaitegi batean legeak aplikatu» behar direla.

Bestalde, Bizi plataformak salatu du Emmanuel Macron Frantziako presidentearen potretak hainbat herriko etxetatik kendu dituzten 11 aktibistek bost urteko zigorra eta 75.000 euroko isuna jaso dezaketela. Parisen eta Orleansen (Frantzia) iraganen dira aktibisten auziak, bihar eta ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.