Bortz preso hurbildu eta bat Euskal Herriratuko dute

Emilio Salaberria Etxebeste euskal presoa Donostiara ekarriko dute, eta hirugarren gradua emanen diote

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze bortz euskal preso Euskal Herri inguruan dauden espetxeetara aldatuko dituzte, eta bertze bat Euskal Herriratu eginen dute. Emilio Salaberria Etxebeste da Euskal Herriratuko dutena: hirugarren gradua ere eman diote, eta Dueñastik (Espainia, 310 kilometro) Donostiako Martuteneko kartzelara ekarriko dute.

Gregorio Vicario Setien eta Zigor Bravo Saez de Urabain Burgosko espetxera eramango dituzte (Espainia, 215 kilometro). Vicario Topasen zegoen (Espainia, 460 kilometro), eta Bravo, Curtisen (Galizia, 600 kilometro). Egoitz Coto Granadatik (Andaluzia, 855 kilometro) El Duesora mugituko dute (Kantabria, Espainia, 170 kilometro). Aitor Olaizola, berriz, Cacerestik (Espainia, 660 kilometro) Dueñasera (Espainia, 310 kilometro). Angel Lopez Anta presoa, azkenik, Algeciraseko espetxetik (Andaluzia, Espainia, 1.100 kilometro) Leongora mugituko dute (Espainia, 370 kilometro).

Guztiak dira EPPK-ko presoak, eta denak daude espetxean ETAko kide izatea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.