Tecnalia eta CTAG elkarlanean arituko dira

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. Euskal Herriko Tecnalia eta Galiziako CTAG zentro teknologikoek akordio bat egin dute autogintzan eta mugikortasunean elkarrekin lan egiteko. Robotika, ibilgailuen automatizazioa eta auto elektrikoa garatzeko proiektuak eta instalazioak partekatuko dituzte bi taldeek.

Guztira, 1.500 ikertzailek baino gehiagok egingo dute lan batera. Tecnaliak gaur egun bere bezeroen artean 7.500 enpresa baino gehiago ditu, eta 25 aliantza estrategiko baino gehiagoko sarea du, mundu osoko ikerketa zentroekin eta erreferentziazko enpresekin ehundua. CTAG zentro pribatu bat da, eta laurehun erakunderekin baino gehiagorekin aritzen da elkarlanean.

Emiliano Lopez Atxurra Tecnaliako presidenteak azaldu duenez, «Europako ligan egoteko», batzea da aukera bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.