AEBetan asiloa nahi dutenak eskaria Mexikon egitera behartuta daude berriz
WASHINGTON. AEBetako helegite auzitegi batek desblokeatu egin du asilo eskariak Mexikotik egitera behartzen duen migrazio programa. Horrenbestez, indarrean da berriro ere Migratzaileen Babeserako Protokoloa esaten zaion neurria. Etxe Zuriaren arabera, 25.000 lagun inguru daude Mexikon AEBetan asilo eskari bat eskatu nahian. Auzitegiaren erabakiari alegazioak aurkeztu ahalko zaizkio.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu