Abuztuaren 8tik aurrera, Renfeko deskontuak eskura

2022ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Abuztuaren 8tik aurrera, Renferen erabiltzaileek tren zerbitzuetako deskontu bonuak eskatu ahal izango dituzte Internet bidez, baina ez dituzte jasoko abuztuaren 24ra arte. Gertuko trenetan, tarteko distantziako trenetan eta Avant zerbitzuetako multibidaia abonuetan eskatu ahal izango dira. %50eko deskontua izango dute eskatzen dutenek abonu horiekin.

Espainiako Gobernuak ekainean iragarri zuen inflazioari aurre egiteko garraio publikoaren prezioak jaitsiko dituztela, besteak beste. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garraio publikoan ere, prezioak %50 merkatuko dituzte irailaren 1etik abenduaren 31ra arte, eta Nafarroan, berriz, %30.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.