HDPren kontrako operazio batean, 88 lagun atxilo

2021eko martxoaren 20a
00:00
Entzun
DIYARBAKIR. Turkiako Poliziak gutxienez 88 lagun atxilotu zituen atzo hainbat hiritan, Kurdistango HDP Herriaren Alderdi Demokratikoaren kontrako operazio batean. Tartean zeuden alderdiko dozenaka kide, eta Ozturk Turkdogan IHD Giza Eskubideen Elkarteko buruzagikidea, nahiz eta hura arratsaldea amaitzear zela aske utzi zuten. Atxilotuei PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin lotura izatea leporatu diete.

Mugimendu horiek fiskaltzak iragan asteazkenean egindako eskariaren ostean gertatu dira: HDP legez kanpokoa bilakatzeko eskatu zuen, Turkiako Estatuaren «batasuna hautsi» nahi duelakoan. Alderdia Turkiako Parlamentuan ordezkaritza handiena duen hirugarrena indarra da, 600dik 55 diputaturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.