Hiru ihesaldi izan dira Hendaiako atxikitze zentroan

2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
HENDAIA. Maiatzaren 18an, Hendaiako atxikitze zentrotik ihes egin zuten hiru gizonezkok. Zaindariak ihesaldiaz ohartu ziren, eta horietako bi berehala atzeman zituzten. Atzo epaitu zituzten Baionako auzitegian, berehalako agerraldiaren prozedura erabiliz, eta hilabeteko presondegi zigorra ezarri diete. Hirugarrena ez dute aurkitu.

18 eta 24 urteko bi gazteak gauean berean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Biriatuko ordainlekuan, Baionarako norabidean. «Ez diogu nehori minik egin», adierazi zuen nagusienak epaitegian. Gazteenak xehetasun batzuk eman zituen atxikitze zentroan zuten giroaz: «Atxikitze zentroan diren guziek handik eskapatu nahi dute. Ez gara epaitu behar dituzuen bakarrak».

Atxikitze zentroko zaindarien arabera, beste hamar bat atxiki saiatu ziren ihes egiten, baina ez zuten lortu. Zentroaren paretak eskalatzen saiatu ziren mihiseekin egindako soken bidez, 7-8 metroko altueran. «Beren bizia arriskuan ezarri dute, gaua zelarik eta euria ari zuelarik», azpimarratu zuen prokuradoreak. Honela erantzun zuen baten abokatuak: «Anartean, badira Mediterraneoan hiltzen ari diren jendeak, eta bost axola zaigu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.