Parisko Poliziak migratzaileen kanpaleku bat desegin du

Lesbosen dauden migratzaileek bigarren protesta eguna izan dute, bizi baldintzak hobetzeko eskatuz

Migratzaileak protesan atzo Morian (Grezia), eta polizia haien atzetik. EFE.
2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
PARIS. Poliziak Paris iparraldeko azken kanpaleku handia desegin zuen atzo goizaldean. Porte de la Villeten zegoen, eta, behin-behinean, laurehun bat migratzaile bizi ziren kanpin dendetan. Agintarien arabera, kanpalekuak «arriskuan» jartzen zuen migratzaileen eta herritarren osasuna. Aurrez ere hainbat kanpaleku desegin dituzte Paris inguruetan, eta 3.000 migratzaile kanporatu dituzte. Atzo ateratako laurehundik gora pertsonak behin-behineko aterpetxeetara lekualdatu dituzte.

Greziako Gobernua ere migratzaileen aurkako neurriak gehiago indartzen hasita dago. Atzo iragarri zuenez, Turkiara astero 200 pertsona itzuli nahi ditu datozen hiru hilabeteetan. Horrek ez ditu baretuko Lesboseko migratzaileak; herenegun, eta atzo manifestazioak egin zituzten, eta Greziako Poliziak indarrez desegin zuen. Gobernuak adierazi du hainbat neurri bizkortzeko beharra dagoela: asilo prozedurak, asilo eskatzaileen itzulera eta zentro itxiak eta kontrolatuak eraikitzeko beharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.