Mantxako kanalean lau migratzaile hil dira, eta gutxienez 40 erreskatatu dituzte
LONDRES. Mantxako kanalean lau migratzaile hil ziren atzo, itsasontzi bat irauli eta gero. Ingalaterrako Kent konderriaren kostatik hurbil gertatu zen ezbeharra. Itsasontzian zihoazen beste 43 migratzaile erreskatatu zituzten, eta horietatik 30 ingururi itsasoan bertan eman zieten laguntza, Erresuma Batuko Itsas Agentziaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu