Auzitegi Nazionalak ez du debekatu gaurko Ospa Eguna

2019ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
ALTSASU.Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du debekatu gaur Altsasun (Nafarroa) egingo den Ospa Eguna. Herenegun, Fiskaltzak eskatu zion egun hori galarazteko, baina, Ismael Moreno epaileak ebatzi duenez, ez dago deliturik egingo delako zantzurik aurretiazko neurri hori hartzeko. Zehaztu du, gainera, debekua «giza eskubideen murrizketa bat» litzatekeela.

2010etik ospatzen da Ospa Eguna Altsasun, eta Espainiako segurtasun indarrak Euskal Herritik joateko eskatzeko antolatzen da. Fiskaltzak argudiatu zuen ETAren «helburu taktikoa» duela, terrorismoaren biktimak iraintzen dituela, eta «gorroto» delitutzat jo daitekeela. Epaileak ez du halakorik ikusten, baina Nafarroako Gobernuko Barne Kontseilaritzari eta Espainiako segurtasun indarrei agindu die zaintzeko gaur han egingo diren ekitaldiak, ez dadin terrorismoa goratu edo justifikatu, edo biktimak iraindu. Hori gertatuko balitz, hori egiten dutenak identifikatzeko eta haien nortasun agiriak epailearen esku uzteko eskatu du. 12:00etan hasiko dira ekitaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.