David Pla etzi utziko dute libre, eta euroagindu bat ebatzi zain egongo da
ZIBURU. David Pla (Iruñea, 1975) euskal presoa etzi utziko dute aske, zigorra beteta. Osnyko (Frantzia) espetxean dago. Etzi bertan Ziburun (Lapurdi) harrera bat egingo diote, 20:00etan. 2015an atxilotu zuten, Baigorrin (Nafarroa Beherea), ETArekin lotuta. Espainiak eskatua duen euroagindu bat ebatzi arte kontrol judizialpean egongo da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu