Koronabirusa

Madrilek telelana arautzeko lege bat egingo du

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
MADRIL. Telelanak jauzi izugarria egin du koronabirusaren eraginez, eta etxetik lan egitea eta telelana ez direla gauza bera argi geratu da azken bi hilabeteotan, hala beharginentzat nola enpresa zuzendarientzat. Hala, Espainiako Gobernuak lege berri bat iragarri du telelana arautzeko. Yolanda Diaz Lan ministroak esan du «bermatu» egin behar dela telelanaren hautua egiten duten langileek ez dutela «kalterik» izango soldatari eta beste lan baldintzei begira.

Lan Ministerioak bere webgunean jarri du lege berriaren oharra, ekainaren 22ra arte ekarpenak jasotzeko. Telelanak enpresentzat eta langileentzat dituen abantailak aztertu nahi ditu Lan Ministerioak, gerta ez daitezen gehiegikeriak ordutegietan eta beste aldagaitan, eta gaur egun dauden hutsune juridikoak bete daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.