Zaldibarko zabortegian euste horma bat egiten ari dira

Jaurlaritzaren arabera, uztail hasierarako bukatuko dute, eta autobideko lau bideak erabilgarri egongo dira gero

2020ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
BILBO. Euste horma bat eraikitzen hasi dira Zaldibarko zabortegian (Bizkaia), luiziaren beheko aldean. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak atzo jakinarazi zuenez, uztail hasierarako bukatu dute, eta, horri esker, AP-8 autobideko lau bideak erabilgarri egongo dira. Joan den otsailaren 6an lur jausia gertatu zenetik, luiziaren pareko aldean bi bide soilik daude erabilgarri ibilgailuentzat, saihesbide baten bidez.

Ingurumen Sailaren arabera, euste hormak modua emango du, gainera, bilaketa eremua «finkatzeko» Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze luiziaren ondorioz desagertutako bi langileak bilatzeko lanetan.

Joan den maiatzean hasi ziren azpiegitura eraikitzen. 50 metroko luzera edukiko du, eta sei metroko garaiera. Luizia gertatu zenetik autobidearen ondoan pilatutako 6.500 metro kubiko hondakinak «segurtasun biltegi» batera eramango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.