Banaketa behartua eskatu dute EBren asilo erreforman

2020ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BRUSELA. Europako Batasuna (EB) asilo sistemaren erreforma prestatzen ari da, eta, horri begira, Alemaniako, Frantziako, Espainiako eta Italiako gobernuek Europako Batzordeari eskatu diote asilo eskatzaileak estatu kideen artean banatzeko mekanismo bat finkatzeko, banaketa hori behartu bilakatuko lukeena.

Margaritis Schinas Europako Batzordeko presidenteordeari eta Ylva Johansson Barne komisarioari bidalitako gutun batean, lau herrialde horietako Barne ministroek honako hau argudiatu dute eskaria justifikatzeko: «Oinarrizko erreforma bat beharrezkoa da, estatu kideek elkartuta aurre egin diezaioten asilo politikaren erronkari, betiere elkartasunean eta itunek aipatzen duten arduraren banaketa justuan oinarrituta».

Horrez gain, lau herrialde horietako gobernuek Europako Batzordeari eskatu diote «bilaketetarako eta erreskaterako elkartasun mekanismo bat» sortzeko Mediterraneoan, han aurkitzen dituzten migratzaileei begira; hori bai, ez zuten emaneskari hori buruzko ez xehetasunik ez azalpenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA