Urrutikoetxearen askatasun eskaera atzeratu egingo da
PARIS. Josu Urrutikoetxea baldintzapean aske uzteko eskaera ez dute aztertuko uztailaren 24an. Atzeratu egingo da, ziurrenik, abuztura arte. Maiatzaren 16an atxilotu zuten, eta Dei Auzitegiak kontrol judizialpean aske uzteko agindu arren, Espainiaren aginduz espetxean segitzen du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu