Arastik azalpenak eman ditzala eskatu du EH Bilduk

Jose Luis Arasti ordezkaria. I.P. / FOKU.
2020ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Ostiral gauean Iruñeko Alde Zaharrean egiten ari ziren kalejira bati oldartu zitzaion Espainiako Polizia, eta 14 urteko neska bat zauritu zuten. EH Bilduk Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren agerraldia eskatu zuen atzo, poliziaren jarrera azaltzeko. Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramailearen ustez, «neurriz kanpokoa eta ezin zurituzkoa» izan zen.

Lekuko batzuen arabera, polizia Kale Nagusian agertu eta parte hartzen ari ziren gazteak identifikatzen hasi zen, baina, metro batzuk aurrerago, furgoneta batekin sartu ziren abiadura handian. Zauritutako gaztea erori egin zen, eta poliziek atxilotu, furgonetan sartu eta polizia etxera eraman zuten. Gero, ospitalera eraman zuten, eta hainbat iturrik esan dute pelbisa hautsita duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.