Verterri emandako baimenaz kexu da Zaldibar Argitu

2020ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
ZALDIBAR. Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Verter Recycling 2002 SM enpresari Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiaren azpiko aldean segurtasun biltegi bat eraiki dezan, otsailean izandako luiziaren ondorioz jausitako zaborrak han biltzeko. Erabakiak polemika piztu du, Verter Recycling enpresa delako zabortegiaren jabea eta arduraduna, eta Zaldibar Argitu plataformari «ulertzeko zaila» begitandu zaio, «egin dituen arau hauste guztien ondoren».

Gainera, plataformak salatu du «larrialdiko lege bat» erabili dutela «lurrak zabortegi bilakatzeko, ingurumen neurriak kontuan hartu barik», eta «behin-behineko gobernu batek» hartu duela erabakia.

Erabakia justifikatzeko emandako argudioetako bat izan da horrek erraztu egingo lituzkeela Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran oraindik ere desagerturik dauden bi langileak topatzeko lanak. Zaldibar Argituk, berriz, uste du «lotsagarria» eta «maila moral oso baxukoa» dela erabakia zuritzeko asmoz «horrela erabiltzea hor dauden bi pertsonak». Datorren astelehenean bost hilabete beteko dira zabortegia amildu zenetik, eta larunbatean manifestazioa egingo dute Eibarren (Gipuzkoa). Plataformak «kaleak hartzeko deia» berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.