Emakumeen sexu esplotazioko sare bat atzeman dute

Atxiloketak, atzo, Bilbon. M. TOÑA / EFE.
2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Bizkaian, emakumeen sexu esplotazioko sare bateko kide izatea egotzita. Polizia operazioan Bilboko eta Barakaldoko bi etxe eta lokal bat miatu dituzte gutxienez, eta sexu esplotazioko sareko biktima ziren lau emakume «askatu» dituzte. Barakaldoko Udalak gertakaria gaitzetsi du, eta laguntza eskaini die emakumeei. Argitan emakume taldeak elkarretaratzera deitu du, gaurko, 18:00etan, Herriko Plazan. Salatu du sei hilabetean gisa horretako hiru polizia operazio egin dituztela Barakaldon, eta ikertzeko eskatu dio udalari.

Atzo zortzi, berriz, bost pertsona zigortu zituen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, bi andre prostituziora behartzeagatik. Hamar urtetik gorako kondenak jarri zizkieten lauri. Bosgarrenari bi urteko espetxe zigorra eman zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.