Migrazioak kolokan jarri du Belgikako Gobernua

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. NBE Nazio Batuen Erakundeak sustaturiko Migrazioaren Itunak kolokan jarri du Belgikako Gobernua. NBEko estatuak datorren astelehenean eta asteartean bilduko dira, Marrakexen (Marokon), uztailean adosturiko testua sinatzeko. Charles Michel Belgikako lehen ministroa akordioa sinatzearen aldekoa da, baina gobernu koalizioko N-VA Flandriako Aliantza Berria alderdi nazionalista hori egitearen aurka agertu zen herenegun. Azkenean, Belgikako Ordezkarien Ganberak atzo onartu zuen ituna sinatzearen aldeko testu bat, N-VAren kontrako botoekin.

Hala ere, bozketaren aurretik, N-VAren diputatu taldearen buru Peter De Roover jakinarazi zuen ez dutela gobernutik ateratzeko asmorik; beraz, badirudi, oraingoz, gobernuak bere horretan jarraituko duela. Horiek horrela, aurreikusita dago Belgika ere Marrakexen izatea; Bulgaria, aldiz, ez da han izango, gobernuak ez duelako ituna sinatuko, atzo adierazi zutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.