Zuiak eta Vergesek senidetze akordioa sinatuko dute
ZUIA. Zuiako (Araba) eta Vergesko (Girona, Herrialde Katalanak) alkateek bi udalen arteko senidetze akordioa sinatuko dute, gaur, Zuian. Ekitaldi ofiziala 20:00etan hasiko da, udaletxean. Zuiako Gure Eskuren proposamena izan da senidetzea, eta Kataluniako herriari babesa eta elkartasuna erakustea du helburu nagusi. Igandera arteko egitaraua prestatu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu