Estebanen ustez, Espainian bozak izango dira berriro

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
MADRIL. EAJk Espainiako Kongresuan duen ordezkari Aitor Estebanek kezka azaldu du PSOE eta Unidas Podemos ezin direlako ados jarri Espainiako Gobernua osatzeko, eta aurreikusi du berriro ere hauteskundeak egingo direla. «Batzuei normala iruditzen zaie hori, baina niri ez», esan du.

Estebanen aburuz, giroa «gaiztotu» egin da, eta ez du ematen egoera bideratzeko aukera handirik dagoenik, «inork ez duelako bere jarreratik aldendu nahi». Oso kaltegarri deritzo horri, uste duelako «behar-beharrezkoa» dela gobernua «behingoz» eratzea, modu batera edo bestera.

EAJk ez du oraindik erabaki zer jarrera hartuko duen datorren astean egitekoa den inbestidura saioan, alderdiaren zuzendaritzak ebatzi behar baitu auzi horretaz, baina Estebanek aurreratu du ez dutela bozkatuko PSOEko presidentegai Pedro Sanchezen kontra. Bozeramaile jeltzalearen arabera, Espainiako Gobernuak eta PSOEk ez dute oraindik hitz egin EAJrekin gai horren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.